Larunbatean, Espainiako Koparen baitan, Elorrioko Ziklokrossa ospatu zen. Luisa Ibarrola amurrioarra hirugarren postua lortu zuen 23 urte azpiko emakumezkoen kategorian.
Larunbateko 3. postuak Espainiako Kopako sailkapen orokorrean lider jarri du saratxoarra. Valentzian ospatuko da Espainiako Koparen azken froga, datorren abenduaren 17an. Ibarrolak, ordea, ez du bertan parte hartuko, Belgikako Namur hirian arituko baita Munuko Kopan lehiatzen.