Erronka gogorra izan zuen atzo Luisa Ibarrolak eta ondo baino hobeto gainditu zuen Arrasaten. Izan ere, 0 eta 1 bitarteko tenperaturak jasan zituen gazteak lokatzez beteriko ibilbidea osatzeko. Berez, zati batzuetan ezinbestekoa zen bizikletatik jaistea eta oinez egitea.
Hala eta guztiz ere, Ibarrola lehen postuan kokatu zen hasieratik eta lidergoari eutsi zion helmuga zeharkatu arte. Junior Kategoriako hurrengo sailkatuari 12 minutuko aldea atera zion.
Josu Isasi, fin
Aiarako txirrindulariak ere partaidetza nabarmena izan zuen, Master 40 kategorian irabazi zuen. Ia minutuko abantaila lortu zuen gainera.