Amurrio Futbol Klubeko jokalariak Etxegarate mendatean geratu ziren ordu luzez harrapatuta elurraren ondorioz

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko urt. 10a, 12:49
Hiru ordu baino gehiago egon ziren elurretan harrapaturik. / @AmurrioClub

Larunbatean izan zen ezbeharra.

Urtarrilaren 6an SD Beasainen aurka jokatu behar zuten Amurrioko jokalariek 2018ko ligako lehen partida. Norgehiagoka ekaitzaldiagatik azken momentuan bertan behera geratu ostean, etxera bidean zirela elurte bortitzak Gipuzkoako Etxegarate portuan harrapatuta utzi zuen amurrioarren mini-busa.

Nafarroa eta Gipuzkoako mugan, N-1 autobidea izan zen urte hasierako elurte bortitzen ondorioz kalte gehien pairatu zituen errepidea. Auto-ilara luzeak sortu ziren, ehunka ibilgailu elurretan trabatuta geratu ostean.

"Egun galdua"
Amurrioarrak hiru ordu baino gehiagoz egon ziren geldirik, ez aurrera ez atzera. Hainbat jokalarik autoak elurretatik ateratzen laguntzen jardun zuten. Entrenatzailearen hitzetan, egun galdua izan zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide