Amukatuk erantzukizuna eskatuko die laguntzaileei, eta elkarteak pentsua, albaitari zerbitzua eta elikatzaile agiria emango dizkie boluntarioei. Bi egunean behin lana egitearekin nahikoa dela adierazi dute, eta ordutegiak ez dira zertan finkoak izan. Udan bereziki garrantzitsua izango da ura eskaintzea.
Etorkizunean kolonien kudeaketa batzea da Amukaturen helburua, baita ahal diren animaliak esterilizatzea ere, katu taldeak kontrolatzeko. Edonola ere, beste boluntarioek egingo dute lan hori, eta ez elikatzaileek. Elkartearekin harremanetan jartzeko Facebook baliatu daiteke.