Ostiralean jakin zuten Alfredo Remirez preso amurrioarra kartzelaz aldatuko zutela. Gaua Zuerako espetxean igaro ostean Zaragozako Daroca espetxera mugitu dute azkenean. Remirezek senideekin hitz egiteko aukera izan du goizean, ondo dagoela jakinarazi die. Hala azaldu du Erreharria Libre plataformak sare sozialetan:
[2018/02/24]
— #allFREEdom (@ErreHarriaLIBRE) 2018(e)ko otsailak 24
Gaur goizean familiarekin telefonoz hitz egitea lortu du Alfredok.
Darokako espetxera bidali dute. Atzoko gaua Zueran pasa zuen eta ondo dagoela esan digu.#DispertsioaSalatzeagatikDISPERTSATUA pic.twitter.com/eGiKeup1oD
Azaroan espetxeratu zuten urtebeteko zigorra betetzeko Basauriko kartzelan, Amurrioko txupinazoan preso baten panpina balkoira ateratzegatik. Berriki, baina, Julen Ibarrola amurrioarra kartzelaratu dute toki berean, errotuladorezko pintaketa batekin terrorismoa goratzea egotzita. Orain arte biek konpartitu dute zelda. Erreharria Libre plataformak adierazi duenez, informazioa eskuratu ahala emango dituzte xehetasun gehiago.