Estatuko mugendo eskolak batu ditu asteburuan ospatutako Wambi Mediterraneoko Mugendo Openak. Bartzelonako Gava herrian egin da eta Euskal Herriko mugendo eskolak bertan izan ziren, tartean Amurrioko Meyiro eskola.
Sensei Alejandro Cruz eta Jesus Maria Platon bertaratu ziren Gavara Amurrioko mugendo eskolaren izenean. Euskal Herriko ordezkaritzak hainbat garaipen lortu zituen txapelketan.
Garaipeneak eta aitortzak
Jesus Maria Platonek nazioarteko errekonozimentu bat jaso zuen Mediterraneoko Openean mugendoaren zabalpen eta dibulgaziorako egindako lanagatik. 33 urte daramatza Platonek borroka arteen bitartez lan pedagokikoa burutzen. "Oso zoriontsu egiten nau egindako lanaren bitartez pertsonen hazkuntza pertsonalean laguntzea eta horregatik aitortza hau jasotzeak", adierazi du Amurrioko mugendo eskolako zuzendariak. Urteak daramatzate Amurrion talde-lana, errespetua eta kontzientziazioa mugendoaren bitartez lantzen.