Larunbatean ospatuko da Puntazo Eguna Amurrion. Baina herriko jai-koadrilek asteak daramatzate egun horren xehetasunak lau haizetara zabaltzen. Oso aktibo bilakatu dira sare sozialetan eta bideo ugari sortu dituzte ekintzak aurkezteko:
Horrez gain, larunbateko jaian banatuko duten zapia nolakoa izango den ere erakutsi dute:

Artzikirola
100 lagun baino gehiagok hartu dute parte Puntazo Egunari begira antolatutako Artzikirol txapelketaren partiduetan. Larunbatean izango da finala, 11:30ean Juan Urrutia plazan, Amurrioko Indar Aiara eta Artziniegako Artximinos taldeen artean.