Orain Amurrio udal taldeak prentsa oharra zabaldu du exijitzeko HAPOren bitartez alokairu publikoa bultzatzea. Alderdiaren ustez, lursail publikoetan egingo diren eraikin guztiak bideratu beharko lirateke babes ofizialeko etxebizitzak bermatzera; alokairurako, zein alokairu sozialerako.
Adierazpenak egin ditu EAJ eta EH Bilduren akordioa dela medio. Gauzak horrela, Orain Amurriok kolokan jarri du HAPO aurrerakoia eta soziala izatea, jeltzaleek eta independentistek ez baitute ezer aipatu etxebizitzari buruz.
Alderdiak gehitu du HAPO eta aurrekontuak onartzeko adostasuna bulegoetan erdietsi dela eta, ondorioz, ez dakitela zertan datzan. Zentzu horretan, gardentasun falta salatu dute.