Sorian da jokatzekoa Espainiako Errepideko Txirrindularitza Txapelketa. Luisa Ibarrola saratxoarra bertan izango da Euskal Selekzioa ordezkatzen. Ibarrola junior kategorian lehiatuko da.
Bi froga izango ditu aurrean Ibarrolak asteburuko txapelketan. Lehenengoa gaur arratsaldean jokatuko da eta erlojupeko froga izango da, eta 18,7 kilometrotako zirkuitua osatu beharko du. Igandean egingo da norgehiagoka nagusia, kirolariek 77 kilometroko ibilbide gorabeheratsuari egin beharko diote aurre.
Denboraldia borobila
Urte oparoa izan da aurtengoa Luisa Ibarrolarentzat. Ziklokrosean Espainiako Txapeldun izendatu zuten Legazpin, eta mendiko bizikletan ere emaitza oso onak erdietsi ditu.
Asteburuan Sorian jokoan dagoen domina eskuratzekotan, denboraldi paregabea borobildu ez ezik, marka guztiak hautsiko lituzke ere txirrindularitza modalitate desberdinetan lehen postuetan gailentzea lortu baitu denboraldi honetan.