Amurrion egiten ari dira Korrikaren datorren urteko edizioaren spota. Juan Urrutia plazan egon dira goizean irudiak grabatzen eta arratsaldean jarraituko dute. Herriko hainbat bizilagunek hartu dute parte grabaketan.
Asier Amondo Korrikako koordinatzaileak azaldu duenez, Gasteizen ere zenbait eszena grabatuko dituzte datorren irailaren 24an.