Josune Irabien izango da EAJren alkategaia 2019ko udal-hauteskundeetan

Erredakzioa 2018ko ira. 25a, 21:44
Ia zortzi urte darama Irabienek alkate gisa. / Argia.eus

Aho batez hartu dute erabakia Amurrioko jeltzaleek. Hauteskundeak irabaziz gero, Irabienen hirugarren legeagintaldia izango litzateke.

Amurrioko EAJko kideek aho batez adostu dute Josune Irabien Marigorta izatea EAJren alkategaia 2019ko udal-hauteskundeetan.

Ia zortzi urte daramatza Irabienek Amurrioko alkate gisa. Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta   Eudeleko Batzorde Eragilean eta Virginia Woolf Basqueskolan ere dago.

“Euskaltzalea, emakumeen eskubideen eta Amurrio bezalako herri bat handi egiten duten herritarren kezka, behar eta ardurak ezagutzeko aukera luzatzen duen gertuko eta entzute etengabean oinarritutako ereduaren borrokalari sutsua da Irabien”, azaldu dute jeltzaleek euren erabakiaren berri emateko helarazitako oharrean.

EAJko kideek aurreratu dute honakoak izango direla  hurrengo lege-agintaldiari begira Irabienek izango dituen helburuak: “Adostasuna eta parte hartzea sustatzea, bere behar eta helburuekin bat datozen udalerriko euskarriak sendotu dituen kudeaketa bermatzaile baten eredua ezartzea, eta herri iraunkor, euskaldun, lagunkoi, konprometitu, ekintzaile, irisgarri, anitz eta, batez ere, bere buruaz harro den herri bateko kide izatearen ilusioa amurrioarrek bizirik manten dezaten, buru-belarri lan egitea”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide