Ander Añibarro izango da EAJren alkategaia Laudion

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko eka. 21a, 21:34

Gaur arratsaldean aurkeztu dute Ander Añibarro zerrendaburua Laudioko Batzokian egindako prentsaurrekoan. / Aiaraldea.eus

Datorren urteko maiatzean dira egitekoak udal hauteskundeak Aiaraldean. Laudioko EAJk Ander Añibarro aurkeztu du alkategai gisa gaur arratsaldean eginiko prentsaurrekoan.

Ander Añibarro Maestre izango da Laudioko EAJren alkategaia datorren urteko maiatzeko udal-hauteskundeetan. Erizaintza ikasketak burututakoa da Añibarro Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, EAJ alderdiko zinegotzia izan da azken legealdian Laudioko Udalean. Bestelako kargu publikoak ere bete ditu, hain zuzen ere, Aiarako Kuadrillako lehendakaria izan zen 2015-2017 bitarte. Eusko Jaurlaritzan Gazteria, Lana eta Politika Sozialen saileko zuzendaria izan da ere.

Hainbat administrazioetan egindako ibilbide luze hori izan da, hain zuzen ere, EAJk zerrendaburua hautatzeko kontuan hartu duen balioetako bat. “Berriro ere Laudio Arabako erreferente bilakatzea” izango da Añibarroren helburu nagusia alkatetza lortzekotan. “Azken urtetako gestioak herria egoera zail batean jarri duela” azpimarratu du hautagai jeltzaleak.

Hautagai zerrenda osatzeke
Udal-hauteskundeetarako zerrendaburua aurkeztu du bakarrik Laudioko EAJk, zerrendak osatu gabe dituztelako oraindik. Gainerako hautagaiak zehazteko prozesua irekiko du gaurdanik alderdiak militantzia jeltzalearen parte hartzearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide