Alpinismoa eta badiak izango dira Mendi Jardunaldien ardatza

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko aza. 15a, 08:00

Bidaiak eta alpinismoa ardatz, eskualdeko mendizaleek protagonismo berezia izango dute jardunaldietan. / Oxigenoa Euskarari

Ostiralean emango diote hasiera mendiko lagunak taldeak antolaturiko Mendi Jardunaldiei. Bi asteburuz luzatuko da egitaraua. Katekesi aretoan egingo dira ekintza guztiak.

Yolanda Muñoz gasteiztarrak izango du Mendiko Lagunak taldeak antolaturiko Mendi Jardunaldien egitaraua irekitzeko ardura. Ostiralean izango da zita, 19:30ean. Irakaslea eta bidaiazalea da Muñoz; Europa, Errusia eta Asian barrena bizikletaz bidaiatzen igaro ditu azken bi urteak. Bertan bizitakoak kontatuko ditu “Ikusmundu bizikletan” hitzaldian.

Azaroaren 17an, aldiz, Pipi Cardel Grandako alpinista eta eskalatzaileak hitzaldia eskainiko du 20:30ean. Altueran zabaldutako eskalada bideetaz mintzatuko da. Denis Urubko Kazajistaneko alpinista ospetsuarekin 1.600 metrotako bide berria zabaldu zuen Ushaba mendietan abuztuan. Kaukason bakarrik ez, Karakorumeko mendietan ere halakoak egin ditu Cardelek.

Azaroaren 21ean, asteazkena, Euskal Mendizale Federazioak mendiko segurtasun eta prebentzioari buruzko formazio saioa eskainiko du 19:00etan. Azaroaren 23an, aldiz, Himalaiatik itzuli berri diren “Oxigenoa Euskarari 6.000 metrotan ere” proiektuko kideak arituko dira, 19:30ean.

Jardunaldiak larunbatean bukatuko dira, azaroaren 24an, 20:30ean. Piriniotan barrena bizikleta eta alpinismoa uztartuz egindako zeharkaldiaz mintzatuko da Mikel Latorre amurrioarra. Altueran bizi diren herrizketako nekazal proiektuak laguntzeko baliatu du ibilaldia Latorrek. Jarraian, jardunaldiei amaiera emanez, azaroaren 4an burutu zen XXXII. Gorobel Ibilaldiko argazki eta bideo laburren proiekzioa eta sari banaketa egingo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide