UCI Bizkaia-Durango taldearekin arituko da Luisa Ibarrola 2019ko errepideko denboraldian

Aitor Aspuru Saez 2018ko abe. 17a, 07:30
Txirrindulari profesional gisa aritu da aurten Luisa Ibarrola.

Talde horretan aritzea “txirrindulari gisa garatzen jarraitzeko aukera” izango da saratxoarrarentzat, bere hitzetan.

UCI Bizkaia-Durango taldearekin arituko da Luisa Ibarrola datorren urtean, errepideko txirrindularitzaren denboraldian. Talde horrekin aritzeko “gogotsu” dagoela adierazi du saratxoarrak. “Aukera ona da txirrindulari gisa garatzen jarraitzeko, UCI Bizkaia-Durangok urte asko daramatzalako emakumezkoen txirrindularitza sustatzen”, azaldu du.

Momentuz 12 txirrindulari daude taldean baina, jakinarazi dutenez, fitxaje gehiago iragarriko dituzte laster.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide