Fiantza gabe aske geratu da Lezaman atxilotutako gizona, epaitegitik igaro eta gero

Erredakzioa 2019ko urt. 11a, 18:57

Diligentziak bukatu bezain laster epaitegira eraman dute atxilotua. / Aiaraldea.eus

Tiro egiteagatik eta legez kanpoko armak izateagatik inputatu zu epaileak. 30 arma inguru eta munizio ugari topatu zuen Ertzaintzak atxilotuaren etxean. 

Ertzaintzak jakinarazi berri du gaur goizean igaro dela epaitegitik atzo atzeman zuten Polizia Nazional ohia, eta libre utzi duela epaileak, fiantzarik ezarri gabe. Epaileak erabaki du bi delitu inputatzea akusatuari: tiro egitea eta legez kanpoko armak izatea. Gainera, lizentzia eta armak kendu dizkiote.

Atzo goizean atxilotu zutenetik polizia etxean egon da akusatua eta gaur eraman dute epaitegira.

Arma eta munizio ugari etxean
Ustezko erasotzaileak 74 urte ditu eta Polizia Nazional ohia da. Asteazkenean bere etxea miatu zuen Ertzaintzak eta 30 arma inguru topatu zituen, motzak zein luzeak. Gehienak ez dute funtzionatzen eta egoera txarrean daude. Munizio ugari ere topatu zuten poliziek, eta baita hainbat artilleria-pieza ere.

Erasotutako familiarekiko elkartasun keinuak
Urtarrilaren 6an jazo zen tiroa. Une horretan, familiako bi kide zeuden sukaldean. Biktimek hasieratik argitu zuten ez zutela inolako liskarrik auzokideekin.

Erasotuek jasotako babes guztia eta elkartasun mezuak eskertu zituzten atzo, Aiaraldea hedabideari egindako adierazpenetan. Izan ere, Amurrioko Udalean aritzen diren talde politiko guztiek salatu dute gertakaria eta asteartean elkarretaratzea egin zuten. Hori ez ezik, Sortuk manifestazioa deitu zuen egun berean gorroto delitua salatzeko, eraso politikoa, alegia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide