Gaur goizean jokatu da Espainiako Ziklokros Txapelketa Pontevedran. Kategoria guztiko kirolariak lehiatu dira aldi berean eta Luisa Ibarrola hirugarrena izan da.
Emaitza horrek balio izan dio Sub-23 kategorian nagusitzeko eta txapelduna izateko. Paula Diaz eta Sofia Rodriguez izan dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.
Ez da saratxoarrak norgehiagoka hori irabazten duen lehen aldia izan. Izan ere, iaz Legazpin ere irabazi zuen Espainiako Ziklokros txapelketa eta kadeteen artean ere onena izan da.