Lezaman iragan urtarrilaren 6an Ezker Abertzaleko familia baten baserriaren aurka jazotako tiroketa ikertzen ari da Ertzaintza. Iragan astean atxilotu zuten erasoaren ustezko egilea: herrian bizi den 74 urteko polizia nazional erretiratua. Baldintzapean aske utzi zuten ostiralean, bermerik gabe.
Hedabideek zabaldutako informazioaren arabera, polizia nazional ohiak tiro egin zuenean bere txakurrarekin paseoan zebilen baserritik 400 metrora.
Epaiketa, instrukzio fasean
Ertzaintzak 30 arma inguru topatu zituen gizonaren etxea erregistratu zuenean, baita hainbat munizio ere. Hedabideek zabaldu dute epaileak legez kanpoko armak eta munizioa izatea egotzi diola atxilotuari, baina ez duela atentatu edo hilketa bat egitearen intentzionalitatea sumatu, oraindik epaiketa instrukzio fasean dagoen arren.
Erasoaren izaera politikoa azpimarratu zuten hainbat eragile eta norbanakok joan zen astean. Amurrion elkarretaratze eta mobilizazio jendetsuak egin zituzten asteartean, kasua zigorgabe geratu ezin zela aldarrikatzeko: