Ez ohiko udalbatza deitzea eskatu du EH Bilduk, Galder Barbado Bonillaren "berehalako askatzea" aldarrikatzeko

Erredakzioa 2019ko ots. 12a, 06:50

Galder Barbado Bonilla askatzeko mobilizazioa Amurrioko Udaletxearen aurrean. / Aiaraldea.eus

Amurrioko EH Bilduk udal gobernu taldeari exijitu dio udal osoko bilkura deitzeko gaur bertan. Helburua da Galder Barbado Bonillaren espetxeratzea salatzea.

Amurrioko EH Bilduk testua zabaldu du eskatzeko ez ohiko udalbatza deitzeko gaur bertan. Koalizioak uste du Galder Barbado Bonillaren espetxeratzea oso larria dela eta tokiko erakundearen erantzuna beharrezkotzat jo du.

EH Bilduk nabarmendu du gazteak bere aurkako akusazio guztiak ukatu dituela: "Entzutegi Nazionalera eraman ondoren, 3. epaitegiko epailea den Maria Tardonek behin behineko kartzelaratzea ebatzi zuen eta Soto del Real kartzelan sartu zuten. Leporatzen diotena: gai lehergarriak, sukoiak edo su-eragileak edukitzea. Hau guztia ezeztatu du Galderrek. Akusazioaren zehaztugabetasunak, egintzekiko Galderren lotura ahula eta ikerketaren sendotasun faltak, Ertzaintzak berak 'konplexutzat' jo duenak, beste muntai judizial baten aurrean gaudela ondorioztarazten digute".

Koalizioaren aburuz, espetxeratze neurriak ez dauka inolako zentzurik, are gutxiago aintzat hartzen bada kalean dagoela Lezamako familia baten aurka tiro egiteagatik ikertzen ari diren pertsona.

Hori dela medio, EH Bilduk aldarrikatu du udal gobernu taldea inplikatu behar dela egoera horretan eta gaur bertan udalbatza deitu behar duela hurrengo testua onartzeko:

  1. Amurrioko EH bilduk herriko gazte konprometituak jasaten ari diren jazarpena salatzen du eta exijitzen dio estatu espainiarrari elkarbizitza oztopatzeari uztea. Honelako erabaki judizialek, neurriz kanpokoak eta bidegabeak, sufrimendu besterik ez baitute sortzen berauek pairatzen dituztenengan eta ingurukoengan.
  2. Amurrioko udalbatzak Galder Barbadoren berehalako askatzea eskatzen du.
  3. Amurriko udalbatzak Gobernu taldea premiatzen du modu aktiboan inplika dadin eta bere  esku dagoen guztia egin dezan Galder Barbadoren ingurukoekin hurbiltasuna erakusteko eta ahalik eta azkarren askatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide