Biharko greba feministara batu dira Aresketa Ikastolako emakume* langileak. Hezkuntza zentroak jakinarazi duenez, ikastetxeko beharginen %82 dira emakumeak* eta horietatik %91k eman dio atxikimendua grebari.
Gauzak hala, bihar 12 langile baino ez dira egongo ikastetxean. Haur Hezkuntzan eta DBHn ez da jarduerarik egongo. Lehen Hezkuntzan gutxiengo zerbitzua egongo da 9:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:30ra. Garraio, jantoki, eskolaz kanpoko ekintza eta ludoteka zerbitzuak ere bertan behera geratuko dira.