Larunbaten honetan -apirilak 6- nire 71. maratoia egingo dut Ibizan, Korrikaren petoarekin. Apirilaren 10ean, aldiz, Izarratik Laudioraino egitea da nire asmoa. Baina nire egoeraren arabera izango da, furgonetaren erritmo aldaketen nekea eragiten baitute (barreak).
Apirilaren 12an, aldiz, Amurrioko Korrika Txikian egongo naiz, AEFAT elkarteko kideek utzi didaten gurpildun aulki batean, gazteren bat eramateko. Uste dut bi eramango ditudala gutxienez. Apirilaren 14an, aldiz, AEFAT elkartearekin batera egingo du Gasteizko lehen kilometroa. Jon eramango dut gurpildun aulkian. Ataxia telangiectasia gaixotasuna du. Bere senide eta ezagun guztiekin etorriko da gaixotasun hori ezagutarazteko borroka bultzatzera.