Josune Irabien alkateak hartu du hitza gaur eguerdian egin den ekitaldian. Zerrendaburu jeltzaleak azken lau urteetan eginiko hainbat proiektu izan ditu hizpide, Frontoi kaleko edota Parke Linealeko obrak kasu. Horrez gain, datozen urteetan garatu nahiko lituzketen hainbat proiektu aipatu ditu: musika eskola berria eraikitzea, Landazuri etxean etxebizitza komunitarioa sortzea edota merkatu zaharra berritzea, besteak beste.
Hala ere, Irabien ez da asko luzatu programako puntuetan, zerrendak aurkeztu diren pertsonei eman nahi izan baitie garrantzia. Aurkeztutako hautagaiek “Amurrioko errealitatea” ordezkatzen dutela nabarmendu du alkateak, “talde indartsua eta lan egiteko gogotsu dagoena” osatzen dutela azpimarratzearekin batera.
“Umore ukitua” eman nahi izan diote ekitaldiari. Horretarako, Asier Sanz marrazkilariak eginiko lan bat plazaratu dute, zeinetan zerrendako kide guztiak agertzen diren karikaturizaturik, errugbi talde bateko jokalariak izango balira bezala. Jeltzaleek duten “ilusioa, lan egiteko gogoa eta konpromisoa” islatu nahi izan dituzte horrela.
Hauek dira zerrendako kideak:
1. Josune Irabien
2. Txerra Molinuevo
3. Estibaliz Sasiain
4. Alberto Artetxe
5. Eduardo Saratxaga
6. Nuria Lopez
7. Juan Cruz Apodaca
8. Ixone Saratxaga
9. Julen Sasiain
10. Eder Ojenbarrena
11. Miren Saratxaga
12. Beñat Busquets
13. Maria Jesús Ayesta
14. Aitor Udaeta
15. Jose Luis Telleria
16. Jesus Remirez De Ganuza
17. Arantza Bardeci
18. Juan Luis Perelló
19. Sabino Furundarena
20. Estibaliz Larrauri