EAJ garaile Amurrioko udal hauteskundeetan hirugarren aldiz jarraian

Erredakzioa 2019ko mai. 26a, 23:17

Josune Irabienen zerrendak jaso du bozka gehien. / Argia

EAJk 8 zinegotzi eskuratu ditu, EH Bilduk 7 eta Orain Amurriok zein PSE-EEk bana. Udalbatzatik kanpo geratu dira PP eta Amurrio Guk Bai plataforma.

Josune Irabien buru duen EAJren zerrendak 8 zinegotzi eskuratu ditu, EH Bilduk 7 eta Orain Amurriok zein PSE-EEk bana. Udalbatzatik kanpo geratu dira PP eta Amurrio Guk Bai plataforma.

Alderdi jeltzaleak 2.413 herritarren babesa lortu du (botoen %42,12), 2,2 puntu egin ditu gora 2015eko hauteskundeetatik, eta zinegotzi bat egin du gora. Bigarren zerrenda bozkatuena Iñaki Ibarluzea buru izan duen EH Bildu izan da, 1.990 botorekin (%34.74). Gorakada nabarmena izan du koalizaio abertzaleak, 502 herritarren botoa jaso du, 7 puntu gora egin, eta bi zinegotzi gehiago bildu ditu. PSE-EEk 484 boto eskuratu ditu (%8.45). Orain Amurrio izan da beherakada handiena izan duen taldea, 297 boto lortu ditu (%5.18), baina 441 babes galdu ditu. Ondorioz, zinegotzi bat gutxiago izango du.

Udalbatzatik kanpo geratu dira PP eta Amurrio Guk Bai taldea. Montse Canive buru duen alderdi popularrak 242 boto bildu ditu (%4.22), eta 180 Guk Bai taldeak (%3.14). VOX alderdi ultraeskuindarrak 60 boto jaso ditu Amurrion, boto guztien %1.05.

 

Zinegotzien zerrenda berria
Ondorioz, ondorengo zinegotziek osatuko dute Amurrioko Udala:

  1. JOSUNE IRABIEN MARIGORTA  (EAJ/PNV)

  2. TXERRA MOLINUEVO LAÑA  (EAJ/PNV)

  3. ESTIBALIZ SASIAIN FURUNDARENA  (EAJ/PNV)

  4. ALBERTO ARTETXE VICENTE  (EAJ/PNV)

  5. EDUARDO SARATXAGA ISASI  (EAJ/PNV)

  6. NURIA LOPEZ LUMBRERAS  (EAJ/PNV)

  7. JUAN CRUZ APODACA SOJO  (EAJ/PNV)

  8. IXONE SARATXAGA IBARRETXE (Independentea - EAJ/PNV)  

  9. IÑAKI IBARLUZEA ORTUETA  (EH Bildu)

  10. GARAZI DORRONSORO GARATE  (EH Bildu)

  11. LUIS MARIANO ALAVA ZORRILLA  (EH Bildu)

  12. IRAIDE ORTIZ SAN VICENTE  (EH Bildu)

  13. JON BERGANZA URRUELA  (EH Bildu)

  14. IRUNE ITURBE ERRASTI  (EH Bildu)

  15. MAITANE SALUTREGUI GARDEAZABAL  (EH Bildu)

  16. DAVID ROMERO CAMPOS (PSE-EE)

  17. KEPA GONZALEZ GARCIA (Orain Amurrio)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide