“Pozik nago Amurrio abertzalea sendotu delako”

Erredakzioa 2019ko mai. 27a, 07:00

Josune Irabien izan da alkategairik bozkatuena Amurrion.

JOSUNE IRABIEN izan zen alkategai bozkatuena atzoko hauteskundeetan Amurrion. Lortutako emaitzen eta datozen lau urteetarako erronken inguruan mintzatu da. 

Hirugarren aldiz irabazi dituzue hauteskundeak, nola baloratzen dituzu lortutako emaitzak?

Balorazio pausatuagoa egin behar badugu ere, balorazio positiboa egiten dugu. Gobernatzeak desgastea ekartzen duela jakin badakigu, baina kasu honetan herritarrek urte hauetan egindako lana ondo baloratu dutela ikusi dugu, eta horrek asko pozten gaitu.

Gehiengo absolutua ez duzuela ikusita, akordiorik aurreikusten duzue?

Hirugarren aldia da hauteskundeak irabazten dituguna, lehenengo bietan ere ez dugu gehiengorik izan, eta saiatu gara guztiekin lan egiten, akordioak erdiesten. Ohituta gaude negoziatzen, orain arte ez dugu legealdi osorako itunik izan, eta aukera hori ere baloratu beharko dugu, talde bakoitzaren programak ikusita, zertan gauden ados... Hurrengo egunetan balorazio zehatzagoa egingo dugu eta horren arabera jokatuko dugu.

Preferentziarik duzue?

Ez, ez dugu izan eta orain ere ez dugu. Pozten naiz Amurrio abertzaleago bat ikusten dudalako, eta hori zoriontzekoa da. Puntu asko ditugu komunean, horietan lan egin nahi dugu. Ekainaren 15ean udalbatza osatu eta alkatea izendatu beharko da, ikusiko dugu zer gertatzen den bertan, eta horren arabera jokatu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide