"Erabateko jarraipena" izaten ari da Valvospain-Ituarteko greba

Txabi Alvarado Bañares 2019ko eka. 7a, 17:39

Arabako Enpresarien Sindikatuaren (SEA) batzar orokorraren aurrean egin dute beharginek protesta gaur goizean.

Elkarretaratzea egin dute Amurrioko fabrikako langileek gaur goizean Gasteizen,  Arabako Enpresarien Sindikatuaren batzar orokorrean.

Gasteizen egon dira gaur goizean Amurrioko Valvospain-Ituarteko langileak, Arabako Enpresarien Sindikatuaren (SEA) batzar orokorraren aurrean elkarretaratzea egiteko. Fabrikan bizi duten egoera salatu dute bertan. Beharginek azaldu dutenez, hiru aste daramatza lantegiko zuzendaritzak informazio berririk eman gabe. “Maiatzaren 27an bilera bat egin genuen, baina ez zen informazio berririk plazaratu”, gaineratu dute.

Bilera datorren astelehenean
Gauzak hala, Komiteak bilera berri batera deitu du zuzendaritzak. Datorren astelehenean -ekainak 10- izango dute zita. Enpresak hartzekodunen aurre-lehiaketan bizi duen egoera eta zuzendaritzak ezarri nahi duen Enplegua Erregulatzeko Espedientea izan nahi dituzte hizpide bertan. Horrez gain, langileek gogorarazi dute oraindik ez dituztela ez apirileko ezta maiatzeko soldatak jaso.

Beharginek iragan maiatzaren 30tik daramate greban. Langileen ordezkariek ziurtatu dutenez, fabrika “erabat geldituta” dago eta egunotan ez da  zuzendaritzako inor bertaratu. Gauzak hala, datorren astean lanuzteekin jarraitzeko asmoa adierazi dute:  “Lanpostu eta soldata guztien alde borrokan jarraituko dugu”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide