Eibar klubak Asier Benito fitxatu du

Aitor Aspuru Saez 2019ko uzt. 1a, 19:06
Asier Benito bi denboraldiz aritu da Bilbao Athleticen./ Juanfer Oleaga

Amurrioarrak Bilbao Athletica utzi du SD Eibarrekin kontratua sinatzeko. 2 urtez egongo da talde armagilearen diziplinan, baina 3. urte batez luzatu dezakete egonaldia.

Asier Benitok agur esan dio Bilbao Athletici. Amurrioarrak adierazi du "ohore handia" izan dela bertan aritzea,  SD Eibarrek fitxatu berritan. Printzipioz, hurrengo hilabeteetan proba egingo du Jose Luis Mendilibarrek eta Iñaki Beak entrenatzen duten taldean; eta gero aztertuko dute 1. mailako jokalariekin egongo den edo 2. mailako klub batean lagako duten.

Asier Benitok urrats berria eman du bere ibilbide profesionalean horri esker. Izan ere, Alaveseko filialean egon zen eta gero Athletic Clubera joan zen duela bi denboraldi. ”Athleticen oso gustura ibili naiz. Lehenengo urtean oso ondo joan zen denboraldia, dena jolastu nuelako eta ez nuelako lesiorik izan", azaldu du.

Aurten, ordea, egoera bestelakoa izan da: "Ia denboraldi erdia lesionatuta egon naiz eta gero pixka bat kostatu zait erritmoa hartzea. Gainera bi urte hauetan aukera izan dut noizbehinka lehenengo taldearekin entrenamendu batzuk egiteko eta lagunarteko partida bat jolasteko”.

Horrez gain, Amurrioko jokalariak nabarmendu du taldekideekin oso gustura egon dela eta espero duela baten batek lehen taldean arrakasta izatea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide