Asier Benito amurrioarrak bere lehen gola sartu du 2. mailan Ponferradina taldearekin

Aitor Aspuru Saez 2019ko urr. 9a, 07:05

Asier Benitoren ospakizuna gola egin ostean./ A. B.

Mirandes taldeari sartu zion gola eta partida bukatzear zegoelarik.

Asier Benito amurriorrak lehen aldiz egin du gola 2. mailan, 10. jardunaldian, hain zuzen. Ponferradinako estadioan izan zen larunbatean Mirandes klubaren aurka. "Atezainaren aurrean geratu nintzen, driblin baten bidez atzean utzi nuen eta gola sartu", azaldu du jokalariak.

Gola 93. minutuan heldu zen eta polemikarekin, gainera. Asier Benitok berak azaldu dio Aiaraldea hedabideari: "Var-a eman zidan gola. Hasieran jokoz kanpokoa zela adierazi zuen epaileak eta ezin izan nuen behar den bezala ospatu nire lagunekin, bertan zeudela zelaian partida ikusten. Baina gero ia 4 minutu egon ziren begiratzen Var-ean ea gola legezkoa zen edo ez jakiteko. Azkenean, gola eman zidaten".

Eibar taldetik Ponferradinara
Asier Benitok ibilbide luzea egin du jadanik futbol profesionalean. Hasteko Alavesen ibili zen, bigarren taldean, gehienbat, eta gero Bilbao Athleticera egin zuen salto.

Uda honetan SD Eibar klubak fitxatu zuen eta aurredenboraldia Jose Luis Mendilibar eta Iñaki Bearen aginduetara egon da. Berez, 4 gol sartu zituen udan eta Ponferradinaren interesa erakarri zuen. 11. sailkatuta dago orain taldea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide