Bi padel pista eta 350 metro koadroko areto bat eraikiko dituzte Bañueta kiroldegian, esleipena eginda

Julen Solaun Martinez 2019ko aza. 11a, 08:00

Enpresen eta udalaren arteko kontratua sinatu zen unea. / Amurrioko Udala

Guztira, 600.000 euroko inbertsioa egingo dute datozen hiru urteetan obrak aurrera eraman ahal izateko. Baiko Eragin eta Taldesport Servicios Deportivos enpresei esleitu diete azpiegituraren kudeaketa. 

Bi padel pista eta 350 metro koadroko fitness eta entrenamendu funtzionalerako aretoa eraikiko dituzte Bañueta kirolgunean datozen 3 urteetan, Udalak prentsa ohar batean azaldu duenaren arabera. 600.000 euro balioko dute lanek. Horretaz aparte, eraikinaren energia eraginkortasuna hobetuko dute, fitness makinak berriztatuko dira, eta elkartzeko gela eraikiko da kiroldegiko sarreran.

Berrikuntza hauek Baiko Eraginekin eta Taldesport Servicios Deportivosekin 10 urtetarako sinatu berri duten kontratuaren testuinguruan kokatzen dira. Azpiegitura gastuetarako udalak 484.950 euroko ordainketak egingo ditu, hamarkadan zehar banatuta.

Dena dela, kontratu hau beste bost urtez luzatzeko aukera izango du instituzioak, eta “instalazioak eta zerbitzuak” garatzeaz eta berritzeaz gain, “hobetu beharreko arloak” aztertzea ere aurreikusi dute.

Bide luzea
Aurreikusi baino gehiago luzatu da kiroldegiaren kudekaeta esleitzearen prozedura. Lehen bi lehiaketak hutsik geratu ziren. Horrez gain, Orain Amurrio taldeak bahin baino gehiagotan kritikatu du zerbitzua enpresa pribatu baten esku uztea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide