Musikal bat taularatuko dute Amaurreko ikasleek Amurrio Antzokian

Txabi Alvarado Bañares 2019ko abe. 13a, 17:19

Amaurre ikastetxeko ikasleak, aldaketa klimatikoaren aurka eginiko mobilizazio batean. / Amaurre Ikastetxea

Datorren asteartean izango da emanaldia, 15:30ean. Herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbita. Euskara, gaztelera eta ingelesa nahastuko dituzte ikuskizunean. 

Ekitaldi berezi batekin agurtuko dute urtea Amaurreko kideek. Musikal bat taularatuko dute ikastetxe horretako ikasleek Amurrio Antzokian. Datorren asteko asteartean -abenduak 17- izango da emanaldia, 15:30ean.

Annie, musikala izango da antzeztuko duten obra. New Yorkeko umezurtz-etxe batean bizi den neska baten gabonetako bizipenak antzeztuko dituzte Amaurreko ikasleek.

6 eta 12 urte bitarteko ikasleak arituko dira oholtza gainean, “ilusio eta ahalegin handiz” prestatutako emanaldia eskaintzen. Aurreratu dutenez, euskara, gaztelania eta ingelesa baliatuko dituzte musikalean, “eskolaren hizkuntzen tratamendua indartuz”. Era berean, ikasleei irakasten dizkieten baloreak izango ditu hizpide antzezlanak.

Urte berezia
Aurtengoa “urte berezia” izan da Amaurreko kideentzat, prentsa oharrean azaldu dutenez. Eskolaren izena aldatu eta “hezkuntza proiektu berritu bati” ekin diote. “Gabonak, bestalde, beti izaten dira ospakizun bereziak, baina aurtengoak Amaurren, eta Amurrion ere, ahaztezinak izango dira”, ziurtatu dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide