Iñaki Guaresti izan da 2. Euskadiko Ziklokros Txapelketan Sub-23 kategorian eta 9. sailkapen orokorrean

Aitor Aspuru Saez 2019ko abe. 31a, 07:02
Iñaki Guaresti Lezamako lasterketan igandean./ Eriz Fraile

Urtarrilean Espainiako Txapelketan lehiatuko da Etorki Elektroalavesa taldeko txirrindularia, Lezaman Euskadiko txapeldunordea izan eta gero Sub-23 kategorian.

Igandean jokoan egon zen Euskadiko Ziklokros Txapelketa Lezaman -Bizkaian- eta eskualdeko hainbat txirrindularik hartu zuten parte. Horien artean emaitza bikaina eskuratu zuen Iñaki Guarestik. 2001ean jaiotako baranbioarrak azaldu du oso pozik dagoela bere lanarekin. Izan ere, 9. izan zen sailkapen orokorrean eta 2. Sub-23 kategorian.

Duela bi asteburu Arabako Txapelketaren irabazlea izan zen Guaresti eta bazekien sasoian zegoela.

"Argi nuen ezin nuela txapelduna izan, Xabier Murias gailentzea oso zaila baita. Ondorioz, nire lasterketa egitera joan nintzen, indarrak neurtuta, eta ezustean harrapatu ninduen 2. izateak. Zur eta lur geratu nintzen", adierazi du gazteak.

Hurrengo erronka Espainiako Ziklokros Txapelketa izango da, urtarrilaren bigarren asteburuan, hain zuzen.

Profesionalekin, nor baino nor
Iñaki Guarestik azpimarratu du Euskadiko Txapelketako zirkuitua oso polita zela eta lupetza zegoenez, ezin egokiagoa izan zela probarako.

Edonola ere, profesionalen presentzia pizgarria izan da berarentzat: "Omar Fraile eta Gorka Izagirre Astana taldeko txirrindulariek izena eman zuten eta Omar Frailerekin aritu nintzen 3 itzulitan, nor baino nor. Gero aurrera egin zuen berak bakarrik".

Prestaketa berezirik ez
Guarestik argitu du ez duela indar berezirik bideratu ziklokros txapelketara: "errepideko denboraldia da nire lehentasuna eta ziklokrosa sasoian jartzeko baliatzen dugu taldean. Bi hilabetez egon naiz entrenatzen, baina, esan bezala, errepideko denboraldiari begira. Aiaraldeko bideetan entrenatzen dut ohikoan".

Hala ere, ostiralean zirkuitua ikustera joan zen bi lagunekin, bihurguneak nolakoak ziren jakiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide