Orduan, hainbat lagun batu ziren Ibarraren egitasmora, josteko prest: Yolanda Jauregui, Merche Diaz, Mari Jose Iglesias eta Nekane Ibarra, Mercheren ahizpa.
Merche Ibarrak bere mertzeriatik hartu zituen lehengai gisa baliatzen ari diren oihalak. "Kotoi gehien zutenak hautatu nituen, tenperatura altuetan garbitu ahal direnak. Modu horretan, berrerabili daitezke". Egunak daramatzate auzolanean, eta Amurrioko Udaltzaingoaren bulegoetan uzten dituzte maskarak, "Amurriori ekarpena egiteko".
Honakoa ez da eskualdean abiatzen den mota honetako lehen ekimena, Okondon ere antzeko dinamika abiatu dute hainbat herritarren artean.