Tubos Reunidos enpresako zuzendariak komunikatu zion Eusko Jaurlaritzari maiatzaren 4an, hau da, astelehenean, ohiko jarduerari ekingo diola.
Hodiak ekoitzten dituen enpresak lau orrialdeko komunikazioa bidali zion erakundeari, indarrezko arrazoiengatik onartutako enplegua erregulatzeko espedientea martxoaren 18tik maiatzaren 3ra arte iraungo duela azaltzeko.
Izan ere, Eusko Jaurlaritzak ez zuen onartu mota horretako espedientea hasieran, baina helegitea aurkeztu ostean, indarrezko arrazoiak aitortu zizkion enpresari.
Gauzak horrela, astelehenean behargin guztiek itzuli beharko dute Amurrioko lantegira. Azken erabaki horrek ezerezean utzi du uztailera arte espedientea luzatzeko enpresaren asmoa.