Tubos Reunidosek ekainetik urrira bitartean iraungo duen enplegua erregulatzeko espedientea proposatu die 628 langileri

Aitor Aspuru Saez 2020ko mai. 21a, 20:00

Tubos Reunidos enpresako langileen protesta baten irudia. / Aiaraldea.eus

Tubos Reunidos enpresako zuzendaritza eta sindikatuak batu dira gaur enplegua erregulatuko duen espedienteari buruz negoziatzeko. Konpainiako arduradunek ekainaren 1ean abiatu nahi dute neurria.

Gaur elkartu dira Tubos Reunidos lantegiko zuzendaritza eta enpresa batzordea. Konpainiako arduradunek adierazi dute ekainaren 1etik urriaren 31ra arte enplegua erregulatzeko espedientea indarrean jarri nahi dutela.

Neurriak 624 langileri eragingo lieke, baita eszendentzian dauden 4 beharginei ere. Abuztuan espedientea bertan behera utziko dute eta, gehienez, lanaldiaren %63,7an murriztuko dute jarduera. Hau da, gehienez 52 egunez ez dute lanik egingo hurrengo hilabeteetan lantegiko kontratatuek.

Zuzendaritzak azaldu du COVID-19ak sortutako krisialdiari aurre egin nahi diotela horrela. Tubos Reunidoseko adituek uste dute egoera 2021eko ekainera arte luzatuko dela, baina hobera egingo balu, moldatuko lituztekete lanaldiak.

Sindikatuen kritikak
Iturri sindikalek salatu dute espedienteak eragin handia izango duela fabrikako langileei dagokienez; bulegoetan zein tailerretan -salbu lana dagoen batzuetan-. Izan ere, bakarrik zuzendaritza bera eta bere inguruko jendea, antza, neurri horretatik kanpo geratuko dira.

Zentzu horretan, enpresa batzordeko iturriek gogor kritikatu dute koronabirusaren alarma egoerak iraun bitartean lantegiko beharginek fabrikan egon direla bere ardurarak betetzen, baina orain arriskua leundu dela, etxean geratu beharko direla.

Zentzu horretan, eskatu dute espedienteak neurri berean eragitea Tubos Reunidoseko atal guztietan eta zuzendariek ere lanaldia murriztea. Izan ere, LAB sindikatuak aipatu du zuzendaritzak 1.823.000 euro kobratzen dituela urtero. Are gehiago, sindikatuak nabarmendu du azken bi urteetan soldata bikoiztu dutela, nahiz eta enplegua erregulatzeko espedientean egon enpresan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide