Osakidetzak jakinarazi berri du bere eguneroko txostenean atzo koronabirusaren kasu berria detektatu zuela Amurrion. Horrenbestez, 112 herritar kutsatu dira herri horretan eta atzoko positiboa, berez, EAEn topatutako %25 izan zen. Izan ere, lau azaleratu zituen osasun sistema publikoak, guztiak Araban. Beste hiru gaixoak Gasteizkoak ziren.
Aiaraldean 405 dira, ondorioz, COVID-19 izan dutenak eta Osakidetzak diagnostikaatu dituenak, duela astebete baino gehiago ez zela kopurua handitzen.
EAEn 19.894 pertsona kutsatu dira pandemiak utzi dituenak hasi zenetik. Esaterako, atzo 2.100 lagunek egin zituzten COVID-19 diagnostikatzeko analisiak. Edonola ere, birusak 1.543 herritar hil ditum atzo bi gehiago zendu baitziren. Horrez gain, atzo hiru lagun gehiago ospitaleratu zituzten eta 27 dira oraindik ZIUn daudenak.