Tubos Reunidos enpresak 15 milioi euroko kreditua eskuratu du zenbait entitarekin. Gobernuak Covid-19aren eragina leuntzeko sortu dituen finantzazio neurriak eta lerroak erabili ditu horretarako eta, ondorioz, likidezia izango duela bermatu du.
Akordio berrien bitartez, iaz sinatutako mailegu kontratua aldatu du -351 milioi euroko zorra kitatzeko-. Gauzak horrela, estatuaren bidez lortutako finantzazioarekin bezala, urtebetez ez ditu kredituak ordaindu beharko.
Poltsak modu positiboan erantzun dio egoerari eta taldearen akzioek gora egin dute %7,80an.
Galera gutxiago
Aipatutakoari gehitu behar zaio Tubos Reunidosek nabarmen murriztu dituela galerak 2020ko hasieran. Bere eskariak %11 handitu ziren eta aurtengo lehen hiru hilabetetan 10,8 milioi euro galdu zituen. Iaz tarte berean kopuru hori %22 handiagoa izan zen.
Edonola ere, ikusteke dago nola eragingo dion koronabirusak sortutako krisialdi ekonomikoak, nahiz eta enpresak uste duen ez duela gehiegi nabarituko. Berez, Tubos Reunidosen sektorea oso kaltetua izan da, petrolioaren eta gasaren salmentak izugarri jaitsi baitira pandemia dela medio.