Osakidetzak jakinarazi du atzo 2 positibo berri baino ez zuela topatu Aiaraldean. Biak Amurrion izan ziren, gainera. Datu horiek EAEko emaitza orokorrekin bat datoz, azken egunotan behera egin baitute gaixo berriek.
Zehazki, atzo 6.721 PCR proba egin zituzten eta 287 positibo diagnostikatu. Hau da, analisi gehiago eginda, igandean baino 3 kutsatu berri gutxiago topatu ziren, baina larunbatean baino 227 gutxiago. Ostiraleko zifrarekin alderatzen bada kopurua, birusak 382 lagun gehiago gaixotu zituen birusak.
Gauzak horrela, EAEko ratioa 0,90etik 0,89ra jaitsi da. Ospitaleratuak, hori bai, gehiago dira, 319. Horietako 60 ZIUn daude. Lurraldeka, Arabak 26 positibo izan zituen, Bizkaiak 169 eta Gipuzkoak 86.
Aiaraldeari dagokionez, hurrengoak dira COVID-19 birusak kutsatutako pertsonak herrika pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 263
- Amurrio: 169
- Aiara: 75
- Urduña: 63
- Okondo: 11
- Orozko: 35
- Artziniega: 35
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Aiaraldea: 650