Durangoko Azokaren 55. edizioa berezia izango da, besteak beste, pandemiak behartuta. Hori dela medio, Euskal Herriko zenbait tokitan egingo dituzte aurten musika emanaldiak eta horretarako hautatutako lekuetako bat da Burubio Kultur Elkartea.
Abenduaren 6an Izatefaltsua talde amurrioarra eta Rodeo zestoarrak igoko dira oholtzara 19:00etan. Hurrengo egunean Sara Zozayaren unea helduko da ordu berean.
Aiaraldea Hedabideak kontzertu bakoitzeko sarrera bikoitza zozketatuko du abenduaren 4an 12:00etan eta interesdunek aukera izango dute parte hartzeko. hemen klikatuta.