Adierazpen bateratua sinatu dute EAJk, Orain Amurriok eta EH Bilduk Galder Barbadoren aurkako epaiketaren atarian

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 21a, 08:00
Amurrioko San Anton plazan elkartasun ekimena antolatu zuen ANkerkeriari STOP plataformak asteartean. / Aiaraldea.eus

Gaur hasiko da Galder Barbado amurrioarraren eta Aitor Zelaia gasteiztarraren aurkako epaiketa. Hiru udal taldeek kezka adierazi dute fiskaltzak eskatutako zigorren aurrean.

Adierazpen instituzionala sinatu dute Amurrioko EAJ, Orain Amurrio eta EH Bilduren udal taldeek, Madrilen gaur bertan abiatuko den Galder Barbado amurrioarraren eta Aitor Zelaia gasteiztarraren aurkako epaiketaren harira. Hiru udal taldeek "kezka" adierazi dute fiskaltzaren zigor eskaeren aurrean. Izan ere, azken honek 8 urteko espetxe zigorra eta 7 urteko baldintzapeko askatasuna eskatu du bi gazteentzat.

Adierazpenaren sinatzaileen iritziz, horrelako jarduerak oztopo dira normalizazio-prozesuan, eta herriaren bizikidetza nahia oztopatzen dute. "Uste dugu funtsezkoa dela eskubide guztien defentsa herritar guztientzat, justizian eta bakean oinarritutako oraina eta etorkizuna eraikitzeko", adierazi dute EAJk, Orain Amurriok eta EH Bilduk.

Epaiketa Madrilen

Gaur hasi eta bihar arte luzatuko da Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen aurkako epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Fiskala Altsasuko gazteen auzian egondako berdina da eta Angela Murillo izango da epailea. Azken asteetan hainbat elkartasun dinamika burutu dira Amurrion eta Gasteizen bi auzipetuei babesa adierazteko eta hurrengo egunetarako ere mobilizazioak aurreikusten dira.

Atzo abiatu ziren bi auzipetuak Madrilera, eta Armiñonen jaso zuten azken agurra, hainbat senide, lagun eta herritarren partetik:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide