Atzo onartu zituzten 2021eko udal aurrekontuak Amurrion

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 12a, 09:02
Amurrioko Udalbatzaren oniritzia jaso zuen atzo aurrekontuek./ Aiaraldea.eus

Udal Gobernu Taldeak poztasunez hartu du bere egitasmoak aurrera egitea. 15.401.948 euro izango ditu erakundeak bere helburuak betetzeko.

Atzo arratsaldean udalbatza egin zuten Amurrion eta 2021eko aurrekontuak onartu zituzten. EAJko taldeak proposatutako egitasmoak PSE-EEren babesa eskuratu zuen, eta EH Bilduren abstentzioari esker ere egin zuen aurrera.

EAJk poztasunez hartu du 15.401.948 euroko proposamenak babes nahikoa izatea. Udal Gobernu Taldeak azpimarratu du aurrekontuen %16,15a inbertsioetara bideratuko dela. Guztira, 2.487.700 euro. Zehazki, alkateak hurrengo proiektuak aipatu ditu: "Larrabe zabortegia zigilatzea (663.000 €); hornikuntza-sareak berritzea (542.500 €); Etxegoienbidea aparkalekua (300.000 €); ludoteka egokitzea (185.000 €); argiteriaren eraginkortasuna hobetzea (133.000 €) eta tenis-pistak (100.000 €), horiek dira 100.000 eurotik gorako inbertsioa dutenak". Bide batez, jeltzaleek uste dute onarpenarekin udalak ematen dituen zerbitzu guztiak bermatu direla.

David Romero PSE-EEko zinegotziak azpimarratu du, aipatutakoaz gain, gizarte ongizatean %2an igo dela gastua. Sozialistak enpleguan, Emakumeen Etxeari buruzko diagnosia eta tokiko merkataritza sustatzeko egingo diren inbertsioak ere goraipatu ditu.

Adostasuna

PSE-EEren aldeko botoa ez ezik, nabarmentzekoa da EH Bilduren abstentzioa. Horretarako, EAJk eta koalizioak akordioa lortu dute eta aste honetan bertan iragarri zuen EH Bilduk hori.

Orain Amurriok, ordea, kontrako botoa eman zuen, aurreko astean egitasmo osoa zuzentzea proposatu baitzuen. Besteak beste, talde horrek salatu zuen partaidetzarako tarte gutxi egon zela eta azpikontratazioen bidea jorratzen zela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide