Tubacex enpresako langilea atxilotu du Ertzaintzak Amurrioko epaitegiaren aurrean. Gaur zeuden deituak deklaratzera 3 lagun martxoaren 25eko piketean parte hartzeagatik eta grebalariek elkartasun elkarretaratzea antolatu dute.
Testuinguru horretan, Ertzaintzak adierazi die langileei ezin zirela eraikinaren aurreko espaloian egon eta grebalariek ez dietenez kasu egin, maiatzean toki berean egindako protestan trabarik jarri ez zietelako. Gauzak hala, Brigada Mugikorra deitu dute agenteek.
Brigada Mugikorra bi aldiz oldartu da protestaren kontra borrak erabilita eta, gainera, langile bat atxilotu du. Epaitegiaren eremuaren barruan izan dute poliziek atxilotutako behargina, Laudiora eraman duten arte.
Tubacex enpresako langile bat atxilotu ostean, Amurrioko epaitegiaren aurrean Ertzaintzako Brigada Mugikorreko agente gehiago agertu dira. Berriro oldartu dira. Hemen azken kargaren aurreko irudiak. pic.twitter.com/8l1cZ5uPiE
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) June 17, 2021
Hori baino lehen, hirugarrenez oldartu da polizia grebalarien kontra. Atxilotuak kolpeak jaso izan dituenez, anbulatorioan artatu behar izan dute. Arratsaldean geratu da aske. Autoritatearen kontrako atentatua leporatu diote.
‼️‼️ Zipaioak kargatzen ari dira, epaitegiaren kanpoan elkartasuna adierazten ari zen jendearen kontra.
— Maddi Isasi Azkarraga (@maddisasi) June 17, 2021
Hau izugarria da, herri erdian eta epaitegien aurrean ere ez dira lotsatzen! pic.twitter.com/t1925FWz5N
Beste hainbat behargin zaurituak izan dira Ertzaintzaren kolpeen ondorioz, eta askok anbulategira jo behar izan dute.