ANKERKERIARI STOP DINAMIKA

Bilera irekia egingo dute bihar, “Galder eta Aitor edozein unetan espetxeratu ahal dituztelako”

Txabi Alvarado Bañares 2021ko aza. 23a, 07:30

Galder Barbado ea Aitor Zelaia 2019. urtean, baldintzapea aske geratu zirenean.

"Ankerkeriari STOP" dinamika abiatu dute berriz, Amurrioko eta Gasteizko gazteen kasua  “eszena publikora eramateko”. 

Bilera irekiak deitu ditu “Ankerkeriari STOP” dinamikak datozen egunetarako. Bihar (azaroak 24) egingo dute lehena, Amurrioko Kultura etxean, 19:00etan. Agurainen ere bilduko dira, ordu berean, udaletxean. Gasteizen, aldiz, hilaren 29an egingo dute asanblada, Judimendikoak auzo elkartean.

Bi helbururekin egin dituzte deialdiak: Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren kasua berriz “eszena publikora” eramatea eta “elkartasun sareak indartzea”. Gogorarazi dute 10 hilabete igaro direla Entzutegi Nazionalak bi gazteak 4 urteko espetxe zigorrera, urtebeteko zaintzapeko askatasunera eta 10 urteko inhabilitaziora kondenatu zituenetik, "armak eta munizioak gordetzea" egotzita. Espainiako Auzitegi Gorenean jarri zuten helegitea, abokatuek absoluzioa eskatu baitzuten, fiskalak 8 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen bitartean. 

Gauzak hala, salatu dute bi gazteek ezin izan dutela bizitza normalik egin izan azken hilabeteetan, eta edozein unetan atxilotu ahal dituztela. 

Duela bi urte atxilotu eta espetxeratu zituzten Barbado eta Zelaia. 6 hilabete igaro zituzten kartzelan, eta baldintzapean aske geratu ziren gero. Aurtengo urtarrilean epaitu zituzten Entzutegi Nazionalean, eta hamar egun beranduago jaso zuten sententzia.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide