Pasa den asteburuan krosa antolatu bazuen Oinkariak taldeak, larunbat honetan lehia itzuliko da Reforrera. Izan ere, Kuskumendi eta Amurrioko Txirrindulari Elkarteak Jose Mari Basualdo Sari Nagusia antolatu dute. Lasterketa horren lehen edizioa izango da eta Arabako Txapelketa bertan erabakiko da.
Antolakuntzak jakinarazi du kategoria guztietan lehiatuko direla txirrindulariak eta jadanik 300 parte-hartzailek eman dutela izena. Proba 09:30ean hasiko da eta 13:15ak arte irteera hartuko dute kirolariek.
Jose Mari Basualdori omenaldia
Lasterketari izena emateaz gain, Jose Mari Basualdo ere izango da protagonista larunbatean. Alegia, 12:00etan omenaldia egingo diote, bere ibilbidea aitortzeko.
Ez da lehenengoa aldia Basualdorentzat, zaleek behin baino gehiagotan aitortu baitute txirrindulari aiarrak eginiko ibilbidea.