Lehen mailako arreta bermatzea eskatzeko mobilizazioak egin dituzte gaur eguerdian Aiaraldeko osasun zentroetan, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Zehazki, Amurrion eta Laudion burutu dituzte elkarretaratzeak, Osakidetzaren egoera salatu eta osasun sistema indartzea eskatzeko.
Osasun sistema blokeatuta eta gaindituta dago, koronabirusak eragindako pandemiaren bilakaeraren ondorioz. Hala adierazi dute eskualdeko langileek zenbaitetan. Oraingoz, ordea, ez da baliabideak indartzeko neurririk iragarri. Hargatik, Euskal Herri osoan deitu dituzte mobilizazioak osasun zentroen aurrean, lehen arretaren "gainkarga eta utzikeria" salatzeko.
Amurrioko anbulategian jendetza elkartu da, eta osasun langileek txaloka itzuli diete jasotako babesa:
Osasun publikoaren defentsan hamarnaka herritar #Amurrion#SOSAiaraldea#Osasungintza pic.twitter.com/UJRMR2t62y
— Maddi Isasi Azkarraga (@maddisasi) December 22, 2021
Argazkiak: Maddi Isasi Azkarraga eta Txabi Alvarado Bañares