Otsailaren 15ean batzarra egin zuten Tubos Reunidos enpresako langileek. Bilera eta eztabaidaren helburua izan zen baloratzea LAB, CCOO eta UGT erakundeek zuzendaritzarekin sinatutako aurreakordioa.
Hiru egunez bozkatu dute langileek eta gehiengoak erabaki du aurreakordioaren edukiak ukatzea. Gauzak horrela, emaitzak honakoak izan dira akordioari dagokionez:
- Ezezkoa: 340 boto (%55)
- Baiezkoa: 269 boto (%43)
- Zuriak: 5 boto
- Baliogabeak: 3 boto
ELA eta ESK erakundeek txalotu dute langileek erabakitakoa. Euren ustez, adostutakoa ez zen nahikoa beharginen erosmen ahalmena berreskuratzeko, 5 urtez lan hitzarmena luzapen egoeran egon ostean eta, ondorioz, soldatak izoztuta izan eta gero.
Bide horretatik, bai ELAk zein ESKk espero dute urtarrilaren 20an zehaztutako aldarrikapenak izatea oinarri etorkizunean eta lanuzteei berriro heltzea. ESKrentzat hori da lehenengo geltokia, gero lan hitzarmen berria negoziatu beharra baitago.