Tubos Reunidosek eta sindikatuen gehiengoak aurreakordio berria sinatu dute atzerapenak ordaintzeko, baina langileek alde bozkatu beharko dute

Aitor Aspuru Saez 2022ko ots. 24a, 18:30

Lanuzteak egin dituzte Tubos Reunidoseko langileek urte hasieran.

Aurreakordioa enpresako beharginek babestu behar dute. LAB sindikatuak proposatu du martxoaren 1ean deitzea bilera hori eztabaidatzeko.

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordio berria sinatu dute Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzarekin, 2017tik sortutako Kontsumo Prezioen Indizean sortutako atzerapenak jasotzeko. Izan ere, indarrean dagoen lan hitzarmena 2017an iraungi zen. Horren arabera, langileei hurrengoa ordainduko die enpresak:

  • 2017: %1,1 2022ko urrian
  • 2018: %1 2022ko urrian
  • 2019: %1,2 2023ko apirilean
  • 2020: %0, 2023ko uztailean
  • 2021: %6,4 erdia 2023ko urrian eta beste erdia 2023ko abenduan

Iazko abenduan enpresak 500 euro kitatu zizkien langileei atzerapenengatik eta 2021eko kopuruari kenduko zaio hori.

Lan hitzarmena

Aurreakordioaren beste puntu garrantzitsua da onartu dutela lan hitzarmenaren negoziazio berria maiatzeko lehen astean abiatzea. 

Langileen oniritzia

Aurreko akordioarekin gertatu bezala, beharginek eurek babestu behar dute adostutakoa eta horrela jaso da sinatu duten dokumentuan. Izan ere, otsailaren 10ean LAB, UGT eta CCOOk aurreakordioa sinatu zuten eta gero langileek uko egin zioten hori babesteari.

Berez, LABek proposatu du bilera deitzea martxoaren 1ean aurreakordioaren nondik norakoak azaltzeko. Hurrengo egunean bozkatu beharko lukete.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide