Urteak daramatza Lorea Ibañez (Amurrio, 1987), Pariseko Euskal Etxean parte hartzen. Euskara klaseak ematen dituzte bertan, besteak beste. Hala ere, egunerokoan beste zenbait jarduera antolatzen dituzte: mus txapelketak, dantzaldiak... Korrika da horietako bat.
22. Korrika martxoaren 12an egingo dute, egun osoko egitarauarekin. Laugarren edizioa izango da Parisen ospatuko dutena.
"Euskara mundura zabaltzeko beharrezkoa da Korrika. Parisen euskara hitz egiten dela aldarrikatzeko eta euskara ikasteko aukera dagoela Euskal Etxean gogoratzeko erabiltzen dugu guk"
Euskal Etxean bukatuko dute ibilbidea, 3 kilometro inguru lekukoa eskutan igaro ostean: "Euskara mundura zabaltzeko beharrezkoa da Korrika. Parisen euskara hitz egiten dela aldarrikatzeko eta euskara ikasteko aukera dagoela Euskal Etxean gogoratzeko erabiltzen dugu guk".
Baimena lortzea zaie zailena, manifestaziotzat hartzen baitute: "Lehenbiziko urtean megafono bakarrarekin ibili ginen kantuan, bain agaur egun furgoneta eta musikarekin goaz". Irudia bitxia bada ere, bitxikeriak gehiago dira: "Aurrekoan poliziak espaloitik joatera behartu gintuen, eta duela 2 edizio furgoneta jendearen atzetik joan behar zela esan ziguten. Ez zuten dinamika ulertzen".
Egitarauari dagokionez, goizean hasiko dute 22.Korrika. Ondoren, baina, sagardotegia izango dute Pariseko Euskal Etxean, eta amaitzeko erromeria.