Espainiako Txirrindularitza Federazioak adierazi du jadanik erabaki duela non lehiatuko den Espainiako Ziklokros Txapelketa 2024an. Amurrion izango da. Antolakuntza Kuskumendi Mendi Bizikleta Taldearen esku geratuko da eta Iñaki Pinedo elkarteko arduradunak azaldu du oso pozik daudela, "baina errespetua ere" sentitzen dutela.
Berez, Kuskumendik bere hautagaitza aurkeztu zuen 2023rako, baina Bic izan zen udalerri aukeratua. "Hala ere, federazioak esan zigun zirkuitua oso polita zela eta lekua oso aproposa. Aipatu ziguten berriro aurkeztuz gero, irabaziko genukeela. Eta horrela izan da", argitu du Pinedok.
3 eguneko proba izango da eta Reforren jokatuko da. Iaz zirkuitua estreinatu zuten eta zenbait ezaugarri zuzenduta, hori izango da baliatuko dutena.
Elkarlana
Pinedok goraipatu du Espainiako Ziklokros Txapelketan eskualdeko taldeen laguntza ezinbestekoa izango dela: "Horrelako lasterketak antolatzea ezinezkoa da guztien ekarpenik gabe".
2022ko Espainiako Txapelketa Aiaraldean
2024ko txapelketa ez ezik, 2022koa ere hizpide izan du federazioak eta aurreratu du bederatzi lasteketek osatuko dutela. Horietako bat Laudion izango da azaroaren 5ean, Laudioko Nazioarteko Ziklokrosaren XXXIV. edizioa, hain zuzen.
Aiaraldearrak podiumean
Xativan izan da Espainiako Ziklokros Txapelketaren azken edizioa eta aiaraldearrek protagonismo handia izan zute. Esaterako, Gaizka Pujanak eta Hodei Muñozek domina lortu zuten eta Lukene Trujillano edota Iñaki Guaresti ere oso ondo lehiatu ziren.