'Etorkizuna Batuz' hautagaitzak irabazi ditu Amurrio Clubeko hauteskundeak

Aitor Aspuru Saez 2023ko mar. 3a, 22:04
Laurentz Ibarrola eta Carlos Hernandez, 'Etorkizuna Batuz' zerrendako kideak.

Ondorioz, Laurentz Ibarrola izango da futbol klubaren presidente berria.

Gaur bozkatu dute Amurrio Clubeko bazkideek, presidente eta zuzendaritza berria aukeratzeko deituak baitzeuden.

Deialdiaren emaitzak honako hauek izan dira:

Gauzak horrela, Laurentz Ibarrola izango da futbol erakundearen presidente berria. Aiaraldea Komunikabidea Carlos Hernandez Etorkizuna Batuz zerrendako kidearekin hitz egin du eta honek adierazi dio pozik eta gogotsu daudela eta guztiok elkarrekin lan egiten saiatuko direla.

Ibarrolaren iritziz, hauteskunde kanpaina oso gogorra izan da: "Harrobiaz Harrok anbizio handiko proiektua zuen eta antolakuntza oso ona. Nire ustez, bazkideek saritu dute udan talde hartu genuen jendea, une horretan inork ez baitzuen nahi".

Bazkideen erabaki horrekin amaitu da, momentuz, klubean sortutako krisialdia. Izan ere, aurreko denboraldiaren amaieran kudeaketa batzorde berriak hartu zituen erakundearen ardurak. Etorkizuna Batuz eta Harrobiaz Harro hautagaitzeko parte hartzaileak zeuden barruan.

Bi zerrenden kirol proiektuen ildo nagusiak nahiko antzekoak baziren ere (harrobiko klubak bateratzea, senior taldea maila apaletan aritzea...), bien arteko desadostasunek hauteskundeak antolatzera eraman zuten Amurrio Cluba.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide