Iker Larrazabal Olabezarreko jokalariak erronka handia izango du astelehenetik aurrera, Banakako Promozio Txapelketan. Apirilaren 17an Agirreren kontrako norgehiagoka izango du Aitzuri Pilotalekuan, Zumaian, eta interesdunek hemen eros ditzakete sarrerak.
Binakako Promozio Txapelketa irabazi ostean, Amurrion trebatutako kirolariak bere joko onena beharko du emaitza positiboak lortu eta txapela eskuratzeko, hori baita bere helburua, Aiaraldea Komunikabideari atortu zion moduan.
Eskuz eskuko lehiaketan zortzi pelotari arituko dira eta atzo aurkeztu zituzten guztiak Bilbon. Aiaraldearra ez ezik, Agirre, Bakaikoa, Zubizarreta III, Egiguren V, Exposito, Salaberria eta Zabala hautatu dituzte final-laurdeneko ligaxka jokatzeko.
Lehenengo hiru jardunaldietan erabakiko da nortzuk neurtuko dituzten indarrak finalerdietan eta gero finala izango da.