Ostegunean, ostiralean eta gaur bertan bozkatu dute Tubos Reunidos enpresako beharginek zuzendaritzak eta UGT, CCOO eta LAB sindikatuek adostutako aurreakordioa lan hitzarmenari begira.
Langileen gehiengoak baiezkoa eman dio proposamenari eta, ondorioz, indarrean sartuko da dokumentu berria.
Emaitzak honako hauek izan dira:
Bozak: 715
- Baiezkoak: 491
- Ezezkoak: 214
- Zuri: 8
- Baliogabe: 2
Beharginen gehiengoak bat egin duenez azken proposamenarekin, onartutzat jo dute lan hitzarmen berria.
Gogoratu beharra dago urtarrilean bertan ez zutela langile nahikok alde bozkatu eta iaz ere akordioaren bloke batzuk atzera bota zituztela galdeketa bidez.