Dozenaka gazte bildu ditu GKSren saskibaloi txapelketak

Txabi Alvarado Bañares 2023ko uzt. 1a, 18:08

'Joordan Poole' taldea gailendu zen Juan Urrutia plazan eginiko norgehiagoketan. 

Saskibaloi txapelketa antolatu zuen atzo Aiaraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) Amurrioko Juan Urrutia plazan. Ekimena "arrakastatsua" izan zela nabarmendu dute antolatzaileek, 16 taldek hartu baitzuten parte guztira. "Horrez gain, hainbat pertsona bertaratu zen partidak ikustera, eta ekimenak balio izan zuen jendeak elkar ezagutzeko, Amurrion giro ona sortzeko eta kirolaz gozatzeko", azaldu dute. 

Norgehiagoka laburrak antolatu zituzten, 10-12 minutukoa. Baina finala apur bat luzeagoa izan zen, berdinketa egon baitzen. Azkenean, 'Joordan Poole' taldea gailendu zen. 

Honakoa ez da GKSk eskualdean antolatzen duen lehen kirol jarduera. Laudion Gazte Olinpiadak antolatu ditu eragileak, Suziri Jai Batzordearekin eta Gazte Asanbladarekin elkarlanean. Horrez gain, elkartasun futbito txapelketa antolatu zuten urte hasieran Amurrion, duela urtebete Laudion Ertzaintzak atxilotutako gazte baten alde. 

Etorkizunera begira, GKSko kideek ez dute baztertzen mota honetako aisialdi ekintzak egiten jarraitzea, "azkenak izan duen arrakasta" ikusi ondoren. 

Argazkiak: GKS Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide